Larunbat honetan, otsailak 24, 10etatik 13etara, Kulturarteko Plaza Feministan elkartuko gara!
Talde handian egingo dugun solasaldia izango da gosari baten bueltan. Euskaratik urrun dauden pertsonek zein zailtasun dituzten ezagutu nahi dugu, zergatik ez diren euskarara gerturatu. Izan daitezke etorri berriak, edo bertan urteak daramazkitenak. Haien egoera, zein den jakin nahi dugu, ondorioak atera eta erronkari heltzeko!
Elkarrizketa modu eraginkorrean emateko, bi errealitate jakinetako pertsonak beharko ditugu: alde batetik, euskararen normalizazio prozesuan interesa dutenak; eta bestetik, gizartera aniztasuna eta aberastasuna ekarri dutenak. Aurreiritziak alde batera utziko ditugu; izan ere, badago, euskal herritarra izan gabe ere, betidanik euskararen normalizazio prozesuan modu aktiboan dabilenik edo, hemen jaiota ere, euskaratik urrun kokatzen denik.
Horregatik, eta elkarrizketa taldeak herriko errealitatea ahalik eta modu zintzoenean ordezkatu dezan, herritar guztiei luzatzen diegu bertaratzeko deia: aniztasuna hizkuntzaren ikuspegitik ere lantzea behar-beharrezkoa delako, elkarrengana hurbilduz eta bizipenak trukatuz.
Besoak zabalik edukiko gaituzue zain! Animatu eta eman izena!
*Haurrentzako zaintza zerbitzua egongo da.