Orain arte abenduan egin izan bada ere, aurten maiatzaren 15etik 25era izango gara Ahobizi edo Belarriprest eta buru-belarri gabiltza edizio berriaren prestaketa lanetan! 

Edizio guztietan bezala, Euskaraldiko edizio honetan ere, aipatutako bi rol horietan oinarritzeaz gain, zenbait berrikuntza izango ditugu!

Lehenik eta behin, dinamizaziorako herriko eragileekin elkarlanean egitea izango da. Euskaraldia guztion artean dinamizatzea eta bakoitzak bere ingurua mugitzea. Horretarako, herriko auzo elkarteak, kirol taldeak, kultur eragileak eta abar kontaktatuko dira eta herriko batzarra sortuko dugu.

Bigarren berritasun moduan, Hernanik Euskaraldia – HIKAn izena eman duela da. Horren ondorioz, Hernaniko Euskaraldian izena ematen duen orok, Euskaraldia-HIKAn parte hartu nahi duen erantzun beharko du eta baiezkoa izatekotan, txapa orokorrean H pegatina bat jarrita, “Nirekin hikaz egin dezakezu” mezua zabalduko du.

Norbanako bezala izena emateko esteka: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Entitate moduan izen ematea egin nahiko bazenute, hemen bidaltzen dizuet esteka  https://entitateak.euskaraldia.eus/parte-hartu/

Guztion artean antolatuko dugu Euskaraldia eta zuei ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!