Urtero garai honetan bezala, hemen da Bota Bertsoaren XI. edizioa!
Aurtengo gaia herritarrek aukeratu dute Instagramen bidez: “hau bai zirkua“.
Bailarako 25 bat sagardotegietan dago bertsoak idatzi eta parte hartzeko aukera eta martxoaren 30ra arte dago bertsoak botatzeko aukera. Aurten ere sari pila banatuko dira irabazleen artean.
Sari banaketa eta bertsoen emanaldia apirilaren 11an egingo dugu, arratsaldeko 18:30ean, Biteriko atarian (euria eginez gero, Atsegindegin)
Bota zuen bertsoa sagardotegietako kutxan edo bidali e-postaz dobera@dobera.eus helbidera. Animatu eta… Bota Bertsoa!