Sagardotegi denboraldiarekin batera hemen dator aurtengo “IX. Bota Bertsoa!” ekimena!
Aurreko urtean 115 bertso inguru jasota, marka gainditzea izango da aurtengo helburua. “Pandemia aurreko zenbakietara itzuli nahi dugu”. Horretarako, “jokoa emango duen” gaia aukeratu dute: Sartzean ondo ginen baina…
Aurten ere Hernani, Urnieta eta Astigarragako 23 sagardotegitan izango dira idatzitako bertsoak uzteko kutxak. Hortaz, egin beharrekoa da bertsoa osatu norberak nahi duen doinuan eta neurrian, izen-abizenak eta telefonoa jarri, eta papera kutxan sartu. Horrez gain, bertsoa emailez aurkezteko aukera ere egongo da. Horretarako, identifikazio datuak jarri eta bidali bertsoa dobera@dobera.eus helbidera. Ohiko bi modu horiez gain, aurten instagram bidez (@doberaelk) bidaltzeko aukera zabaldu dugu. Bertara bideoak, argazkiak edota mezuak bidaltzeko!
Sari banaketa apirilean egingo da eta sari mordoa izango da. Urtero bezala, bi lagunentzako otorduak eta sagardo kaxak irabazteko aukera izango da, baina baita zenbait ekitaldietarako sarrerak ere.