EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Bazkide zergatik?

Hernani euskalduntzen jarraitzeko:

Kontzientziak astinduz: Euskarak etorkizunik izango badu, hiztunok hala erabaki dugulako izango da.

  • Erabilera sustatuz: Herrian %70 euskaraz bizitzeko gai gara, erabilera sustatzen lagundu behar dugu.
  • Eskaintzak aberastuz: Euskarazko aisialdi.
  • Komunitatea indartuz: Euskararen aldeko ekimenak zabaltzen laguntzeko.

Herriko Euskara elkartean parte hartzeko: herriko euskara elkartean hartzen diren erabakietan parte hartu ahal izateko eta ekarpenak egiteko aukera izateko.

Ze onura ditu bazkide izateak

  • Hernaniko komunitate euskaltzalearen parte izango zara.
  • Buletinen bidez informazio zuzena eta eguneratua jasoko duzu.
  • Nahi duzun hartan zure ekarpena egiteko aukera izango duzu.
  • Gure ekimenetan eta produktuetan deskontuak izango dituzu.
  • Kronikakide izatearen abantaila guztiak ere izango dituzu.
  • Onura fiskalak errenta aitorpenean, Dobera Euskara Elkartea lehentasunezko jarduera delako %30.

IZENA EMAN PARTE HARTZEKO

Kuota

Partaidetza mota:

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakori jarraiki, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak Dobera Euskara Elkartea titular duen fitxategi batean sartzeko, eta datu horiek bai erregistroa kudeatzeko edo harpidetzeko erabiltzeko, bai administrazio eta kontabilitate kudeaketarako, baita merkataritza eskaintzak eta produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Era berean, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak zerga administrazioari eta bankuei, aurrezki kutxei edo bestelako kutxei lagatzeko, betiere haiek behar bezala babestuta eta zerbitzua garatzeko beharrezkoa denean. Erabiltzaileak, halaber, bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak ezagutzen dituela adierazten du. Eskubide horiek Dobera Euskara Elkartearen egoitza sozialean baliatu ahalko ditu, honako helbide honetan: Larramendi kalea 11, 20.120 Hernani (Gipuzkoa).