DOBERA ELKARTEA

NOR GARA?

Gaur egun 400 bazkide inguruk osatzen dugu Dobera Euskara Elkartea (horien artean herriko hainbat elkarte eta talde). Batzarra urtean behin egiten dugu, udaberri aldean.

Lanean ari garenak:

  • Bost bazkidez osatutako zuzendaritza taldea: Felix Olasagasti (lehendakaria), Lander Ibarburu (lehendakariordea), Olatz Egaña (idazkaria), Xabier Ezponda (diruzaina) eta Iraia Santa Cruz (batzordekidea).
  • Doberako dinamizatzaileak: Lander Ibarburu, Nagore Zubitur eta Xabier Ezponda.
  • Kronikako 9 langile (4 kazetari, 2 publizista, 2 administrari eta inprimatzaile 1).
  • Ekimen ezberdinetan aritzen diren begiraleak.

eta ZER EGITEN DUGU?

Lan ildoak:

  • Erabilera, motibazioa eta sentsibilizazioa areagotzea.
  • Bazkide eta herritarren parte-hartze euskaltzalea bultzatzea.
    • Euskaraz egindako kultura sustatzea eta indartzea.
    • Herriko talde, elkarte eta eragileekin elkarlanean bermatuz.
    • Berdintasuna eta aniztasuna bultzatuz (genero, kultura, arraza…)
Elkartearen helburuak betetze aldera, egitasmo eta zerbitzu ezberdinak antolatzen dira.

ELKARTEAren HISTORIA

Euskara elkartearen ideia, 1991ko abenduan hasi zen pizten, herriko gazteen artean: herrian zerbait egin beharra zegoela ikusten zuten, kultura eta euskara mailan. Eta garai hartan, euskara elkarteak sortzeko mugimendua puri-purian zegoen.

Hori horrela, 1992ko apirilean euskalgintzaren munduan zenbiltzan herritarrei bilera baterako deialdia luzatu zitzaien. Jende asko bertaratu zen; lanerako prest, gogotsu eta ilusio handiarekin. Eta handik aurrera, ostiralero-ostiralero bilerak egiten hasi ziren Biteriko sukalde gelan, txokolate artean (forma ezberdinetako txokolatea egiten aritzen ziren bertan).

Urtebetera sortu zen Dobera Euskara Elkartea, 1993ko apirilean, herrian euskararen erabilera bultzatzeko eta euskal kultura indartzeko asmoz.

Elkarteak horrela aurkeztu zuen bere burua herritarren aurrean lehen aldiz:

Hernanin sortu dugun
denon elkartera
zatoz bildu gaitezen
denok batera
ondo eginez gero
denontzat aukera
elkarlanerako da
ez izan hozpera
aurrera euskera
gora beti bera
euskaldunon era
zulotik atera
horretaraxe dato

Juan Mari Jalonek, Doberari buruzko 12 bertsoko sorta osatu zuen, eta goian aipatutako hau, azkenekoa da.

Dobera izena nondik dator? Dobera, antzinako euskal musika tresna bat da, burnizko txalaparta modukoa.

Tobera jotzen Ereñotzuko kultur astean. Jose M. Mujika, Jose Angel Redondo, Endi Zubeldia, Laxaro. 1989-10-13

Elkartearen logoa aukeratzeko, lehiaketa irekia egin zen. Eta bertan aukeratutakoa, 25 urtez izan da elkartearen logoa. 2018 urtean egin zen logo berria.

(1993 – 2018)

(2018 – gaur egun)

Beste ekintza eta ekimenen artean, 1994an, Eguerdion! izeneko aldizkari baten hiru ale egin zituen Doberak, Donostiako Urumea euskaltegiko lokalean. Aldizkari bat egiteak zer suposatu zezakeen ikusi nahi zuten, dirutan, lan aldetik…

Esan liteke, gerora sortuko zen Kronikaren aurrekaria izan zela Eguerdion!, orrialdearen tamaina ere berbera baitzuen, nahiz eta lau orrialde zeuzkan, bi orrialde beharrean. Proba ha­­ietatik sei urtera, 2000 urtean, sortuko zuen Hernaniko Kronika, Do­be­rak, San Joan jaien bueltan.

EUSKARAREN EGOERA HERNANIN

Euskarazko hizkuntza-gaitasuna. Hernani, 2011.

Hizkuntza % Kopurua
Euskaldunak 57,3 10.819
La euskaldunak 22,1 4.180
Erdaldunak 20,6 3.877

Hizkuntza-gaitasuna eta adina. Hernani, 2011 (%).

Adin-tarteak Elebidunak Elebidun hartzaileak Erdaldun elebakarrak
2-14 urte 89,7 7,5 2,8
15-34 urte 71,5 16,3 12,3
35-64 urte 46,5 31,5 22,0
> 64 urte 43,9 16,0  40,2
Guztira 57,4 22,1  20,5

Euskarazko hizkuntza-gaitasunaren bilakaera. Hernani, 1986-2011.

Euskaldunak
Urtea % Kopurua
1986 44,4 9.070
1991 48,5 9.556
1996 52,6 9.976
2001 54,7 9.917
2005 55,8 10.494
2011 57,3 10.816
Ia euskaldunak
Urtea % Kopurua
1986 19,7 3.684
1991 19,7 3.016
1996 16,6 3.520
2001 19,3 3.625
2005 20,4 4.047
2011 22,1 4.172

Euskararen kale-erabilera. Hernani, 2016.

Hizkuntza % Kopurua
Euskaraz 29,8 1.751
Gazteleraz 69,0 4.072
Bestelakoak 1,2 82

Euskararen kale-erabilera, zonaldearen arabera. Hernani, 2016 (%).

Hizkuntza % Kopurua
2001 27,2 5.305
2005 31,0 5.855
2011 39,1 6.048
2016 29,7 5.910

Hizkuntza-gaitasuna (2011) eta kale-erabilera (2016). Hernani (%).

* Aztiker Soziologia Ikergunea: “Hernanin, biztanleriaren %80k ulertzen du euskara, baina %30ak soilik hitz egiten du. Arrazoia sinplea da. Hernanik 1960ko hamarkadan immigrazioa handia jaso zuen Espainia aldetik. Horren ondorioz, Hernaniko errealitatea goitik behera aldatu zen. Datuen arabera, duela 40 urte, hernaniarren %50ak euskara ulertzen zuen eta beste %50ak ez. Kanpotik etorritakoen seme-alabek eta ilobek euskara ikasi dute, eta euskararen ezagutzak gora egin badu ere, hernaniarrok duela 40 urteko jarrera linguistikoari eusten diogu: hau da, euskaraz hitz egin ez arren ulertzen duten horiekin gaztelaniaz hitz egiten jarraitzen dugu, euskara ulertuko ez balute bezala.
Argi dago, euskaraz bizi nahi badugu, ohiturak aldatu behar ditugu. Gaur egun, Hernanin euskaraz bizi daiteke, gehiengoak primeran ulertzen baitu”