‘Ene Kantak Dantzan’ ikuskizun bereziarekin datoz Hernanira. Bertan, abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramango dituzte oholtza gainera.
Irailaren 17an, arratsaldeko 17:30etan, Ene Kantak-en emanaldiaz gozatzeko aukera izango duzue Hernaniko kiroldegian! 2020an Satorjator emanaldiarekin etorri ziren gurera eta oraingoan, berriz, Ene Kantak Dantzan ikuskizun bereziarekin datoz. Bertan, Ene Kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara.
Nereak eta Enekok gidatuta, hainbat ipuin eta istorio ezberdin kontatuko dituzte abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez. Dantza eta kolorez jositako abentura honetan, lagun bereziak izango dituzte bidelagun, etxeko txikiengan irribarrea eragin eta giroa alaitzeko. Saioan zehar, publikoak ez du tarterik izango deskantsatzeko eta, irria eraginez, Ene Kantakeko lagunek denak dantzan jarriko dituzte.
Dagoeneko sarrerak salgai daude 10 eurotan (+1,11€ eragiketa gastuak), hurrengo estekan: https://bibe.me/ekitaldiak-dobera-euskara-elkartea. Prezioaren zati bat, ikuskizuna ordaintzeko izango da, eta gainerakoa, Dobera Euskara Elkartea laguntzeko.
Aurten Doberak 30 urte bete ditu, eta hauek behar den bezala ospatzeko, adin ezberdinetarako eta mota askotako ekintzak antolatu ditugu.