Kalabazak hustu, kandelak piztu, iluntasuna bizi! Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian eta Hernanin ere, ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari gara. Izan ere, Halloween festak hartu duen indarra ikusita, gurea izan den festaren aldarrikapena egin nahi dugu.
Aurreko hiru urteetan landatutako haziari jarraipena emanez, aurten ere Gau Beltza ospatzeko egitaraua osatu dugu!
Aurtengo berritasun bezala, KALABAZA MISTERIOTSUAREN BILA berreskuratu dugu! Horretarako izena eman beharko da!

Uxatu dezagun Haloweenen mamua eta ospatu dezagun jai hau euskaratik eta euskaraz!
Itzalitako kalabazak piztera goaz!