Badator Negua eta horrekin batera, badatoz gabonetako Doberako negulekuak!!! Bi astez, ekintza ugari egiteko aukera izango dute etxeko txikiek; hala nola, ludoteketan parte hartzea, irteera txikiak egitea, jolasak, sukaldaritza tailerrak, eta abar.

Aipatutako ekintza guztiak eginez, gure helburu nagusia, haurrei euskarazko aisialdia eskaintzea izango da eta horretan arituko dira gure begiraleak!

Negulekuen eskaintza bi astekoa izan arren, aukera ezberdinak eskaintzen ditugu; lehenengo astean bakarrik parte hartzea, bigarrenean bakarrik parte hartzea edota nahi izatekotan, bi asteak aukeratzea!

Hortaz, interesa izatekotan, hemen duzue Negulekuen informazio zabalagoa.

INFORMAZIO OROKORRA:

GUNE AUKERAK:
Ereñotzun eta Hernanin

ADIN TARTEA:

Hernanin: 3 – 10 urte bitarteko haurrak (2015-2022 artean jaiotakoak)

Ereñotzun: 2 – 12 urte bitarteko haurrak (2013-2023 artean jaiotakoak)

ORDUTEGIA:

  • 8:00-9:00: Harrera (eguneko 5€ko gehigarria izango du. Egunak zehazteko jarri gurekin harremanetan)
  • 9:00 -13:30: Ekintzak

DATAK:

Abenduaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera.