Aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak VII. Kromiki Lehiaketa antolatu du haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura, sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Ekimenarekin euskarazko komikigintza ere sustatu nahi da.

PARTE-HARTZAILEAK

Egile bakoitzak jatorrizko ale bakarra aurkeztu ahal izango du.

3 adin tarteetan banatuko da ekimena:

  • Haurrak, 6-11 urtekoak: Ez da lehiaketarik egingo (zozketa).
  • Gazteak, 12-17 urtekoak: Kromikirik onena sarituko da.
  • Helduak, 18 urtetik gorakoak: Kromikirik onena sarituko da.

OINARRIAK eta KROMIKIEN AURKEZPENA

Kromikiak Hernanirekin zerikusia izan behar du eta ez du beste inon aurkeztua izan behar. Euskaraz  idatzia izan beharko du eta 26 x 7,3 cm-ko tamainakoa (Kronikan ateratzen diren kromikien tamainakoa). Egileak aukeratutako estiloan eta zuri-beltzean zein koloretan egin       ahal izango dira.

*Lanak baztertzea:

  • Lehiaketaren helburu nagusietako bat euskarazko komikigintza sustatzea izanik, euskaraz ez dauden lanek ez dute parte hartuko. Kromiki muturik ere ez da onartuko.
  • Umore edo kutsu matxista, arrazista eta  homofoboa duten lanak ez dira onartuko.

Jatorrizko lanak 2026ko urriaren 30era arte aurkeztu daitezke. Lanak euskarri fisikoan nahiz digitalki aurkez daitezke.

Kromikiaren egilearen datuak (izen-abizena, telefono zenbakia, adina eta posta elektronikoa) aurkeztutako Kromikiaren atzeko aldean edota beste orri batean aurkeztu beharko dira.

SARIAK

  • Haurren Kromiki sariak (zozketa bidez): Komiki Azokan erabiltzeko opari txekeak.
  • Gazteen Kromiki irabazlearen saria: Komiki Azokan erabiltzeko opari txekea.
  • Helduen Kromiki irabazlearen saria: Komiki Azokan erabiltzeko opari txekea.

Irabazleen kromikiak Kronikan argitaratuko dira. Horrez gainera, aurkeztutako kromiki guztiekin liburuxka bat egingo da PDF formatuan eta parte-hartzaileei helaraziko zaie.

KROMIKIAK IKUSGAI eta SARI BANAKETA

Aurkeztutako Kromiki guztiak Udal Liburutegiak antolatutako Komiki Azokan egongo dira ikusgai eta sari banaketa ere bertan egingo da, azaroaren 20an.

Sarituei aurretik jakinaraziko zaie. Saria eskuratzeko nahitaez sari banaketa ekitaldira etorri  beharko da, pisuzko arrazoiren bat ez bada tartean.

EPAIMAHAIA eta BALORAZIO IRIZPIDEAK

Haurren adin tartean ez da lehiaketarik egingo, parte-hartzaileen artean zozketak egingo dira.

Gazte eta helduetan berriz Kromiki onenak sarituko dira. Adin tarte bakoitzean bana aukeratuko dute epaimahaiko kideek. Horretarako ondoko irizpideak hartuko dira kontuan: istorioaren eta ilustrazioaren originaltasuna eta zuzentasuna.

Kromikien kalitatearen arabera, epaimahaiak sariak eman gabe utzi ditzake.

* Lehiaketa honetan parte hartuz gero, oinarri hauek ezagutzen eta onartzen direla ulertuko da.