Hirugarrenez egingo dugu Hernaniko Liburu azoka eta aurten lehen aldiz, diskoei ere tokia egingo diegu, Liburu eta Disko azoka bihurtuz.
Aurtengo bigarren berritasuna, azoka Doinueleren babesean egitea izango da. Doinuele Euskarazko Azoken Sarea, Euskera hutsezko plazen sarea da eta beste zazpi herritako elkarteekin batera jarri zuen martxan Doberak, duela hilabete gutxi, euskal literatura eta musikagintza sustatzeko helburuarekin.
Helburu horrekin, argitaletxe, ekoizle eta sortzaileen makina bat postu izango dira azokan.
Atsegindegiko babesean izango da azoka aurten ere, goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara.