Hirugarrenez egingo dugu Hernaniko Liburu azoka eta aurten lehen aldiz, diskoei ere tokia egingo diegu, Liburu eta Disko azoka bihurtuz.
Aurtengo bigarren berritasuna, azoka Doinueleren babesean egitea izango da. Doinuele Euskarazko Azoken Sarea, Euskera hutsezko plazen sarea da eta beste zazpi herritako elkarteekin batera jarri genuen martxan, duela hilabete gutxi, euskal literatura eta musikagintza sustatzeko helburuarekin.
Azokan liburuen eta diskoen postuak egoteaz gain, egun eta gune berean, euskal literaturarekin zerikusia duten ekitaldi ezberdinak antolatu ditugu, adin eta mota guztietakoak!
Gainera, postuetan egileak ere egongo direla liburuak eta diskoak sinatzen eta iaz bezala, etxeko txikientzako txokoa ere egongo da! Info gehiago: https://kronika.eus/hernani/1695662437792-ipuin-kontaketak-eta-liburu-eta-disko-aurkezpenak-larunbatean-doberaren-iii-liburu-eta-disko-azokan.