Urtero hainbat ekimen egiten dira herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, jardunaldiak…
Horien arteko sarea josteari ekin diogu, indarrak batzeko eta aurtengo egutegia eta bakoitzaren ekimenak elkarrekin aurkezteko. Doinuele jarri diogu izena euskara hutsezko plazen sareari, eta hastapen honetan zortzi herri edo zortzi ekimen elkartu bagara ere, ateak irekita daude sare honetan parte hartu nahi duten gainerako ekimenentzat.
Martxoak 15ean Bilboko Bira Espazioan izango da prentsaurrekoa eta bertan aterako da “sortzaileon” argazkia. Horrekin batera, sarearen logoa aurkeztuko dugu eta ekimenarekin bat egingo dugun elkarte bakoitzeko ordezkari bana er bertan egongo da.