Beste behin ere, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko, gozatzeko eta zabaltzeko aukera izango dugu Hernaniko VI. Liburu eta Disko Azokan.
Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren ekoizpena ezagutaraztea, eta euskal kultura sustatu eta indartzea dira azokaren helburu nagusiak.
- Noiz? 2026ko urriaren 3an, larunbata
- Ordutegia: 10:30-14:00
Horrez gain, aurten ere, azokaren egun eta gune berean, euskal musikarekin eta literaturarekin lotutako hainbat ekitaldi izango ditugu: besteak beste, liburu eta disko aurkezpenak eta bestelako jarduerak.
