Mintzalaguna helduentzako euskarazko mintzapraktika egiteko egitasmoa da, euskaraz hitz egiten duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa. Guztiz doakoa!

Ekimenak euskaraz aritzeko aukera ematen die parte hartzaileei eta norberaren euskara maila hobetzeko, beldur eta lotsei aurre egiteko, giro euskaldunean murgiltzeko, lagun berriak egiteko, euskaraz bizitzeko edo normalizazioaren alde egiteko balio du.

Parte hartzeko bi modu daude: euskara praktikatuz edo praktikatzen lagunduz. Egitasmoan izena ematen dutenak talde batean edo bestean sartzeaz Doberako dinamizatzailea arduratzen da eta taldeko partaideen ordutegiak, gustuak, afizioak, euskara maila… hartzen dira kontutan.

Gaur egun, astelehenetik ostiralera arratsaldero eta ostegun goizetan elkartzen dira talde ezberdinak, 50 lagun inguru guztira. Hala ere, talde eta ordutegi berriak ere sortu daitezke parte-hartzaileen beharren arabera.

Talde txikien saioez gain, harreman sarea handitzeko helburuarekin, parte hartzaile guztiek elkarrekin egiteko jarduerak antolatzen ditugu; mintzapotea, bisita gidatuak, irteerak…

ANIMATU!