SARRERAK SALGAI!

Uda pasata, badatoz Gabonak eta horrekin batera, Olentzero eta Maridomingi bisitatzeko garaia! Aurtengoan ere, Dobera Euskara Elkarteak Galtzagorri Bordako ateak irekiko ditu abenduko hiru asteburutan.   

Galtzagorri Bordan Olentzero eta Maridomingi gertutik ezagutzeko aukera eskainiko diegu etxeko txikiei, eta baita guraso eta familia kideei ere. Horretarako, 45 minutu inguruko saioak izango dira, non, haurrek Olentzero eta Maridomingiren istorioak entzuteaz gain, euren eskutitzak eskura eman eta lasai-lasai solasaldia egiteko aukera izango duten. Baita txokolate beroa hartu ere.

Aurten, aldaketa nabarmen bat izango dugu sarreren salmentan. Sarrerak 2024-2013 urteetan jaiotako haurrentzat bakarrik hartu beharko dira. Eta ondoren, Doberako kideon mezua jasoko duzue helduen sarrerak hartu ahal izateko.

*0-1 urte bitarteko haurtxoek ez dute sarrerarik beharko.

Txanda bakoitzean 1-12 urte bitarteko 20 haur sartu ahal izango dira gehienez ere.

Iaz bezala, aurten ere bazkideei sarrerak aurretik erosteko aukera eskainiko diegu. Sarrera orokorra astelehenean 12:00etan irekiko bada, bazkideen salmenta ostiraletik egongo da irekita eta bazkide bakoitzak, (soilik) etxekoen sarrerak eskuratzeko aukera izango du. Sarrerak lortzeko dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.