KULTUR EKIMENAK

Gau beltza

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari gara Hernanin ere. Izan ere, Halloween festak hartu duen indarra ikusita, gurea izan den festaren aldarrikapena egitea izan daiteke jaia berreskuratzearen arrazoietako bat. Hori horrela, herriko zenbait eragileren artean egitea da egokiena; Gaztelekua, Burrunba, Dobera… Horrela, bakoitzak bere alorretik landuko du, baina denok elkarlanean aritzea proposatzen dugu ahalik eta festa erakargarriena antolatzen jarraitzeko asmotan.

Kromiki lehiaketa

Haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura, sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen da. Hernanirekin zerikusia duen gaiarekin, komiki bat aurkeztea da lehiaketaren oinarria.

Liburu azoka

Hernaniko Liburu Azoka Hernaniko Udal Liburutegiarekin eta Kultur Sailarekin elkarlanean antolatzen da. Atsegindegi plazan izaten da, eta azokari esker, euskarazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaintzea da xede. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera emanez, euskal kultura sustatzeko eta indartzeko. Bertan, zenbait argitaletxeren postuak egoteaz gain, ekitaldiak eta ikuskizunak izaten ditugu egun osoan zehar; esterako, irakurraldi musikatua, antzerkia edota bertsoak.

Laburbira

Euskarazko sortzaileen lana ezagutarazteko eta ikusleei hemen euskaraz sortutako lanez gozarazteko film laburren zirkuitua da. Topaguneak antolatzen duena eta udaberri inguruan egiten duguna.

Bota bertsoa

Txotx garaia aprobetxatuz, bertso paperen lehiaketa txikia antolatzen dugu. Parte-hartzaileek, proposatutako gaiarekin lotura duten bertsoak egin behar dituzte eta ondoren, Hernani, Urnieta eta Astigarragako sagardotegietan egongo diren kaxetan bota. Urtero gai desberdina proposatzen dugu.

Beste ekitaldiak

Euskal kulturarekin harremana duten beste hainbat ekitaldi ere antolatzen ditugu urtero: Bakarrizketak, hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak… Euskaraz egindako kultura zabaltzea eta indartzea helburu dutenak.