Ama, semea, aitona, aita, bizilaguna, ahizpa, lehengusua, izeba, laguna… loturak lotura, denok osatzen dugu taldea, denok osatzen dugu gure tribua. Elkarren eredu garelako, ohituretan, hizkuntzan, baloreetan, ametsetan! gure tribuan norbait falta da, ordea: ZU! Horregatik egin nahi dugu… ZUREKIN TRIBU!

Familietan euskararen transmisioa indartzeko egitasmoa da Zurekin Tribu… Etxeko helduak eredu eta erreferente diren heinean, espazioak eta aukerak sortuko ditugu euskararen eta gure hizkuntza ohituren transmisioa uztartzeko, baita gaiaren gainean hausnartzeko tarteak eskaini ere.

Hori guztia, tribuan, elkarrekin, jolasean eta euskaraz… halakoxea baita gure tribua.

OHIKO ZALANTZAK

Norentzat dago zuzendua?

4-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.

Noiz elkartuko gara?

Martxoaren 29an hasita, hilabete bakoitzaren azken larunbatean, ekintzaren arabera goizez edo egun osoz.

Izena ematea beharrezkoa da?

Bai! Deialdiak izena eman duten familiei soilik helaraziko zaizkie.

Ze prezio du?

Izen-ematea doakoa da.

Nondik jasoko ditugu ekintzetarako gonbidapenak?

Whatsappeko komunitate batean sartuko zaituztegu eta bertatik iritsiko zaizkizue gonbidapenak. Zuen telefono zenbakiak ez dira partekatuko.