Aurtengo udan ere, ez dugu aspertzeko astirik izan! Ohiko Udaleku Ibiltariak antolatzeaz gain, aurten, Udalak antolatutako Hernaniko Udaleku Irekiak ere guk koordinatu ditugu eta!

Hernaniko Udaleku Irekiak ekainaren 29han hasi eta uztailaren 21ean bukatu dira. Bertan, Hernaniko 503 ume aritu dira. Goizak oso entretenigarriak izan dira, umeek mila ekintza egiteko aukera izan dutelarik: Igerileku irekietara irteerak, ur festa, altxorraren bila, eskulanak, Anabasati eguna (zikin eguna)… Hobetzeko gauzatxoak dauden arren, balorazioa oso positiboa izan da.

Udaleku Irekiak bukatuta, uztailaren 24tik 29ra Udaleku Ibiltariak burutu ditugu. Bertan, 32 gaztetxok eta euren begiraleak Goierri aldean ibili dira. Bertan, jolas pila egiteaz gain, piraguismo eta eskalada egiteko aukera ere izan dute. Hemen ere batipat balorazio positiboak jaso ditugu.