Urtea aurrera doa eta uda ere bertan dugu!
Aurreko urteetan bezala, aurten ere bi txanda antolatu ditugu! Udaleku Ibiltari HANDIAK eta Udaleku Ibiltari TXIKIAK. Handien kasuan, BAZTANen ibiliko dira eta txikiak berriz, GOIERRIra joango dira!
Astebetez, leku berriak ezagutu eta ekintza ugari egiteko aukera izango dute; hala nola, eskalada, piragua, jolasak, gaubelak, eta abar. Aipatutako ekintza guztiak eginez, gure helburu nagusia, haurrei euskarazko aisialdia eskaintzea izango da eta horretan arituko dira gure begiraleak!
Hemen duzue aurtengo Udaleku Ibiltarien inguruko informazio zabalagoa.
DATAK eta ADIN TARTEA:
Udaleku Ibiltari HANDIAK: BAZTANen. Ekainaren 29tik uztailaren 5era (BETETA)
- 2011 / 2012 / 2013 urteetan jaiotakoak
- Prezioa: 250€ / 225€ (bazkideak)
Udaleku Ibiltari TXIKIAK: GOIERRIn. Uztailaren 20tik 25era
- 2014 / 2015 / 2016 urteetan jaiotakoak
- Prezioa: 225€ / 200€ (bazkideak)