Kantu bazkari batekin amaituko dugu 30.urteurrena ospatzeko antolatutako jarduerak. Otsaileko lehenengo larunbatean izango da bazkaria, Hernaniko Txantxangorri elkartean. Musikariak Imanol Kamio eta Aitor Atxega izango dira, eta horretaz gain, hainbat sorpresa prestatu ditugu bazkarirako.
Menuari dagokionez, otordu ederraz gozatzeko aukera izango duzue bertaratzen zaretenok: mokadutxoa, babarrunak sakramentuekin eta postrea. Kafea eta edariak barne (ardoa, sagardoa eta ura).
Txartelak salgai dituzue dagoeneko Doberako bulegoan eta txartela erreserbatu nahi izanez gero, deitu 662 40 66 92 telefonora. Bazkideek 22 euroan erosi dezakete; bazkide ez direnek, berriz, 25 euroan.
Arrakastatsuak izan dira urteurreneko jarduerak
2023an zehar askotariko jarduerak antolatu ditugu 30. urteurrena ospatzeko. Jende ugari elkartu du horietan, eta balorazioa positiboa izan da guretzat.
Maiatzean ’30 urtez euskararen normalizaziora bidean (1993-2023)’ erakusketa egin genuen, baita Dobera eta Burrunba taldeetako kideen mahai ingurua eta Zapotxinen emanaldia ere; udara pasata, irailean, Ene Kantak-en ikuskizuna antolatu genuen; eta otsailaren 3an, Kantu Bazkariarekin, itxiko dugu urteurrenaren ospakizuna.