Hernaniko Udaleku Irekiak iraun bitartean, Dobera Euskara Elkarteak, goizetan, haur zaintza behar duten familiei zuzendutako zerbitzua eskainiko du. Eguneko lehen ordu hauetan, haurrak giro euskaldun, goxo eta ludikoan egongo dira, eguna ahalik eta modu atseginenean hasteko. Bertan: jolasak, mahai jokoak, irakurketa, margoketa… egin ahal izango dira.

Doberako hezitzaileak arduratuko dira umeen harrera goxoa egiteaz. Haurrak hartzeaz gain, gurasoen oharrak ere jasoko dituzte, gero ume bakoitzaren begiraleari helarazteko. Begirale hauek arduratuko dira, noski, umeak beren taldean uzteaz.

  • Egutegia: Uztailaren 1etik 24era. Astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 8:00 – 9:30. Sarrera ordua malgua.
  • Parte hartzaileak: HH3 – LH4. maila bitarteko haurrak
  • Non? Aurrerago zehaztuko da
  • Prezioa: Hileko kuota: 80€ – Doberako bazkideak 75€ // Anai-arrebak: 70€ – bazkideak 65€ (bakoitzak). Aldizkako kuota: 15€ eguneko

*Aldizkako zerbitzua behar izanez gero, gutxienez 24 orduko lehentasunarekin egin behar da eskaera. Eta zerbitzua astelehenean behar izanez gero, 72 orduko lehentasunarekin..

* KOPURUA MUGATUA DA. Hortaz, izen ematea lehenbailehen egitea gomendatzen dugu.

MATRIKULA EZEZTATZEKO POLITIKA:
 *Ezeztatzea udalekuaren hasiera eguna baino hilabete bat lehenago eskatzen bada, matrikularen osoa itzuliko da.
*Ezeztatzea udalekua hasiera eguna baino 15 egun lehenago eskatzen bada, matrikularen %50 itzuliko da.
*Azkeneko 15 egunetan ez da matrikularen itzulpenik egingo. Osasun arrazoia bada bakarrik (medikuaren ziurtagiria eskatuko da), ahal dena itzultzen saiatuko da elkartea, gastuen arabera.