Bertsoak idazteko epea amaituta, iritsi da Bota Bertsoa! egitasmoko X.edizioaren sari banaketa emanaldia! Datorren ostiralean, apirilak 26, ospatuko dugu. Eguraldi ona eginez gero, Biteriko kanpoaldean egingo dugu eta euria egingo balu, Atsegindegin.

Aurten gainera, X.urteurrena izanik, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze izango ditugu saioa girotzen! Horretaz gain, txotx irekia ere izango da Larregaineko kupeltxo batekin!

Bertsoei dagokienez, uzta polita izan da aurtengoa, pandemia aurreko zenbakietara itzuli gara, 200 bertso inguru jasota! Sagardotegiei esker, sari ugari banatuko ditugu aurtengoan ere; bi pertsonentzako otorduak, sagardo kaxak, kultur ekitaldietako sarrerak eta Real Sociedad – Atletico de Madrid partidarako sarrerak!