Udalekuak
Udalekuak LHko 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduak izaten dira, baita DBHko 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat ere.
Udakoetan bi txanda antolatzen ditugu aipatutako bi adin tarteetan bereizita; udaleku ibiltari txikiak eta udaleku ibiltari handiak. Txikietan sei egunetan zehar burutzen dira eta handietan, aldiz, hamabi egunetan. Bietan zenbait ekintza egiten dira; esaterako, ur ekintzak, abentua kirolak, txangoak, mendi irteerak eta abar. Ekintza horiek Euskal Herriko hainbat txoko ezagutu bitartean egiten dituzte.